XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Han zeukan eginbehar bakarra, eginbehar pozgarri eta utziezina, hitz haiek errepikatzea zen, bere barruko sentiera hitz haiekin gozatu arte.

Bizitzaren alderdi onak ikusten jakin 21. Gozoki maitatua izan den haurrak, gauza guztiak onak ikusteko joera izan ohi du.

Besteez fidatzen da bere bizitzan.

Lehen adinean nozitutako gogorkeriak, ordea, moteldu egiten du, ontasuna ikusi eta zabaltzeko gaitasuna.

Jesusek, bere garaiko apokalipsi moldeen katastrofismoaren kontra, Jainko mesedegilearen Berri Ona aldarrikatzen digu, bizitza honetan bertan alaitasuna bideratuz.

Hemengo gauzek merezi dute.

Mundua Aita onaren egintza bezala ikusten duenak, ezin pentsa dezake dena gaiztoa denik.

Kreazioaren edertasuna topatzen eta egintza xumeen haunditasuna ikusten irakatsi zigun Jesusek; alargunaren egintza hura bezala, limosna koskor batean, bizitzeko zeukan guztia emanez.

Mundu honetako barrutian gordea dago gordailua.

Gaitza, neurri batean behintzat, menpera daiteke oraintxetik.

Guzti horrek poz haundia ematen du.

Mundua gaiztotzat joz, bera hobetzeko lan egiteak ez duela merezi pentsatzen duenaren etsipena, ez da jarrera kristaua.